`Liburutegi mugagabea. Sagarminagaren legatua, 1929-2029´ erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian

0
PRUEBA

Datorren urriaren 9tik azaroaren 30era arte, «Liburutegi mugagabea: Sagarminagaren legatua, 1929-2019» izeneko erakusketa izango da Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian ikusgai.

Bertan, Foru Liburutegiaren jatorriak eta lehen urteak jorratuko dira, 1929an Astarloa kaleko higiezina inauguratu zen arte-espazio hori oraintsu berritu da, eta bere hastapenetik laurogeita hamar urte igaro direnean, zerbitzuak ematen jarraitzen du.

Berez, Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko erakusketa hau bikoitza dela uler daiteke, erakusketaren barruan beste erakusketa bat baitago. Hala, alde batetik, Foru Liburutegia nola sortu zen berreraiki da, bilduma partikular aparteko batean oinarrituta: Fidel de Sagarminagarena. Baina, aldi berean, duela laurogeita hamar urte Astarloako instalazioak irekitzean erakutsitako material batzuk ere badaude ikusgai, orduko hartan erakutsi ziren espazio berean: irakurketa-gelan (egungo Areto Nagusian): inkunableak, Foru Berriaren edizio zaharrak eta abar.