Asteburu honetan, Euskal Herriko eta Zamorako folkloreak Bilboko Basurtu auzoan izango dira «Plazarik Plaza» programaren egitaraua betez.
Folklore tradizionala sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura Sailak programa hau antolatu du beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen laguntzarekin. Programa Basurtun gauzatuko da asteburu honetan, urriaren 4an, 5ean eta 6an, Aita Donostia plazan eta inguruetan.
Beste urte batez Basurtuko “Basurto Berri” Merkatarien Elkartearen laguntza duen programaren edizio honen gonbidatu berezia Don Sancho (Zamora) taldea izango da. Euren lanaren erakusketa eskainiko diete Bilboko ikus-entzuleei, eta Zamorako musikaz, dantzaz eta tradizioez beteko dituzte Basurtuko kaleak. Horrez gain, Gaztela Leongo jantzi tradizionalen bilduma onenetakoa dute, XIX. eta XX. mendeetako jatorrizko piezakin.