‘Familiarekin jolasean’ programak ekintza berriak antolatu ditu

0

Donostiako haur eta beren gurasoei zuzendutako ‘Familiarekin jolasean’ programak hurrengo hiru-hilabeterako ekintza sorta berria aurkeztu du.

Eskaintza horretan, 5 eta 11 urte bitarteko haurrek (HH5-LH5), gurasoek eta senideek elkarrekin jolastu ahal izango dute larunbatero Haurtxokoan, 16:30etik 18:30era bitartean.

‘Familiarekin jolasean’ programaren barruan urri, azaro eta abenduko larunbatetan Donostiako Haurtxoko desberdinetan aurrera eramango diren eskaintza ugari eta anitzak aurkezten dizkizuegu: tailerrak, jolasak, ekintza bereziak, etab.