Gizon bat o koma induzituan dago pasa den igande gauean Hernaniko Elizatxo auzoko tunel batean patinete elektrikotik erori ostean.
Lasarten erroldatuta dagoen gizona konortea galduta aurkitu zuten, pareta baten kontra jo eta buruan kolpe handia hartuta, antza. Donostia Ospitalean dago orduz geroztik.
Zaurituak zeraman patineteak gehienez orduko 25 kilometroko abiadura har dezake, eta patinete horien erabilera arautzeko eta ardurak zehazteko, lege aldetik, hutsune handia dagoela eta horrek zalantza asko sortzen dituela adierazi dute kexu Hernaniko udaltzainek.