Gurasotasun baimena dutenek ezingo dute zaintzailerik kontratatu

0

Urrialden erdialdera Eusko Jaurlaritzak aita-amentzako 16 asteko gurasotasun baimena onartuko du, baina denboraldi horretaz gozatu nahi dutenek hainbat muga izango dituzte, besteak beste, ezingo dute etxean zaintzailerik kontratatuta izan edota jaioberria haurtzendegira eraman.

Jaurlaritzaren esanetan, erantzunkidetasuna eta haurrekiko harremana estutzea ditu helburu baimenak, eta kasu horietan ez litzateke halakorik indartuko.

Dekretua urriaren erdialdean onartu nahi du Jaurlaritzak, baina testuak Euskadiko Batzorde Juridikoaren onespena behar du oraindik. Argitu beharreko zalantzen artean, muga hori etxea garbitzeko norbait kontratatuta dutenei ipiniko ote zaien.