Onartuak izan dira Bizkaiako eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko programaren 2019rako dirulaguntzak

0

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko programa onartu du urte honetarako.

Hori dela eta, 367.000 euro erabiliko ditu lehiakortasuna eta garapen orekatua sustatzen dituzten ekimenak babesteko.

Programa toki-garapeneko agentziei, mankomunitateei, udalei eta Bizkaia Orekan estrategiaren erronketan parte hartzen duten erakundeei zuzenduta dago, eta xedea da lurraldeko eremu eta eskualde guztietan jarduera ekonomiko eta garapen iraunkorra sustatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa 15.000 eurora hel daitek erakunde onuradun bakoitzeko, eta eskabideak aurkezteko epea urriaren 18an amaituko da.