Urola Kostako Udal Elkarteak “Konpetentzien Eskola” zerbitzu berria ipini du martxan

0

Pertsonen, enpresen, zein sektore ekonomikoen kualifikazio beharrizanei erantzuteko asmoz, Urola Kostako Udal Elkarteak “Konpetentzien Eskola” sortu du.

Eskualdeko enpresetan kultura eraikitzailea indartzen lagundu nahi da, etengabeko ikaskuntza sustatuz eta trebakuntzaren bidez. Pertsonei laneratzea erraztu eta beraien aurrerabide profesionala suspertzeko ahaleginez, eskualdeko erakunde nahiz enpresen errendimenduan eragitea ere badu xede zerbitzuak.

Hala, eskola berriaren baitan, urte amaiera bitartean bi prestakuntza berri eskainiko dira. Alde batetik, lehen edizioko emaitza onei jarraipena emateko asmoz, martxan da “45+ indartzen” egitasmoa. Bestetik, digitalizazioaren garaiotan behar-beharrezkoak diren IKT baliabideen erabilera aurreratua lortzera bideratutako ikastaro sakona da “Izan-Be digital”.