Aernnova enpresa euskaldunak General Electric-en zati bat erosi du

0

Aernnova konpainia euskaldunak General Electric Aviation-en zati bat erosi du, Ingalaterran dagoen Hamble Aerostructures zehazki.

Hegazkin zibil eta militarren osagaiak egiten ditu enpresak, puntako teknologiadun egitura metalikoak, akrilikoak eta hibridoak.

80 urteko historia eta 700 langiletik gora ditu Hambleko lantegiak, eta Arnnovarenak osatuko ditu, hegoetako osagarri handiak eta egitura zailak ekoizteko.

Aernnova bezalaxe, Hamble parte-hartzaile aktiboa da Clean Sky 2-n, aeronautikan I+G+B alorrean dagoen ekimen handienean, euskal enpresak jakitera eman duenez.

Hamblenen jarduerak Aernnovaren ekoizpen eta diseinu gaitasunak «nabarmen» hobetuko ditu, produktu sorta osatuko du, eta konpainiak «zibil eta denfentsa programetan» duen hornitzaile posizioa indartuko du.

Gainera, Hamble erosita, Aernnovak operazioetarako base bat izango du Erresuma Batuan, sektore aeroespazialean eta defentsan mundu mailako merkatu handienetako batean.

Aernnovak 200 milioi dolar gehiago jasoko ditu urtean, eta operazioak Airbusen oniritzia du, bezero handienarena, alegia.