Atxilotu bat Barakaldoko gazte-lokal batean pistolaz lapurreta egiten ahalegintzeagatik

0

Ertzaintzako agenteek atzo goizean 20 urteko gazte bat atxilotu zuen Barakaldon, gazte-lokal batean zeuden pertsonei pistolaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta.

Bertara hurbildu ziren agenteak lokalean zeuden pertsonekin harremanetan jarri ziren, eta hauek azaldu zieten norbaitek atea jo zuela eta zabaldu zutenean gazte bat zegoela eta pistolaz beldurtu zituela. Jarraian, ezezagunak lokala miatu zuen eta telefono mugikorrak eskatu zizkien. Biktimetako batek SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea lortu zuen, eta lapurrak, gertatutakoaren berri ematen ari zirela ikustean, alde egin zuen.

Ustezko delitugilea goizaldeko ordu bata inguruan aurkitu eta atxilotu zuten Landaburu kalean.