Derioko emakume bat eta zazpi urteko alaba hil dira Laredon gertatutako ute batean

0
Fotografía: ALBERTO LOSA.

Gaur goizaldean Laredoko etxe batean gertatutako sutean Derion jaiotako 49 urteko emakume bat eta zazpi urteko alaba hil dira.

112 larrialdi zerbitzuak bizilagun baten deia jaso du 01:55ean, etxebizitza horretako ate azpitik eta leihotik kea ateratzen ari zela ohartaraziz.

Horren aurrean, Laredoko suhiltzaileak, medikuak, udaltzainak eta Guardia Zibileko kideak bertaratu dira. Sua itzaltzeko eta etxea aireztatzeko lanetan ari zirela, agenteek ama eta alaba aurkitu dituzte barruan, eta neskatoa atera eta Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumeak bihotz-biriketako geldialdia izan du.

Hori dela eta, emakumea bertan suspertzen ahalegindu dira medikuak, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.