Donostiako Udalak “Begirada Garaikideak” proiektua jarri du martxan

0

Orain dela gutxi Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna izan dela aprobetxatuz, “Begirada Gaikideak” proiektuak adin ezberdinetako hiritarrek Donostia nola ikusten duten erakutsi nahi du.

Proiektua aste honetan hasi da Tabakalerako Sorkuntza Liburutegian (UBIK) Eva Salaberriak (Donostia lagunkoiaren koordinatzaileak) eta Niko Iturralde argazkilari donostiarrak zuzendutako topaketa-lantegi batekin. Honetan, partaide bakoitzari erabilera bakarreko kamera bat banatu zaio hiriaren bere begirada islatzeko.

Horretan datza “Begirada garaikideak” izena duen ekintza hori: 100 donostiarren begirada ezberdinak (edo ez hain ezberdinak) erakustean. Adin ezberdinak dituzten arren, hiri eta garai berberean bizi dira eta garaikideak dira.

Ariketa Donostiako gizartearekin partekatuko da abenduko Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan egingo den erakusketa baten bidez. Honekin, hirian jartzen ditugun begiradak bezainbeste Donostia osatzen dituztela, eta ikuspuntu bakoitzak nahitaez besteetan eragina duela erakutsi nahi da.