Urriaren 21etik 26 ra Bizkaiko Foru Liburutegiaren ate irekien jardunaldia ospatuko da.
Bisiten ibilbidearen hasieran, prentsa hilaren gordailura joango da; bertan, liburutegiko hemerotekan gordetzen diren dokumentuak erakutsiko dira, egiten diren kontserbazio-lanen garrantzia azpimarratzeaz gainera. Halaber, «Cancioneros Populares, ayer y hoy» erakusketa ere ikusi ahal izango da. Ondoren, bisitariak hemeroteka bera dagoen lekura joango dira, hots, bigarren solairura. Bertan, azalduko da zertan diren dokumentu historikoak kontserbatzeko eta jendeak kontsultatzeko moduan jartzeko behar diren mikrofilmazio-lanak —lehenengo— eta digitalizazio-lanak. Solairu horretan, «Liburutegi mugagabea: Sagarminagaren legatua, 1929-2019» bisitatzeko aukera izango da. Urriaren 8tik aurrera egongo da ikusgai. Bisitaren hurrengo urratsa liburutegi-eraikinaren maketa izango da, non azalduko diren espazioen banaketa eta erakinaren historia.
Bisita gidatuak hamar laguneko gehieneko taldeetan egingo dira; gaztelaniaz eta euskaraz. Euskarazko bisitak astelehenetik ostiralera bitartean eskainiko dira, 11:00etatik 17:00etara, eta larunbatetan, 12:00etan. Gaztelaniazkoak, berriz, astelehenetik ostiralera bitartean, 12:30etik 18:30era, eta larunbatetan, 10:00etan.
Ekimen honetaz gozatzeko, izena eman beharko da, urriaren 7tik aurrera, Foru Liburutegian bertan edo telefonoz (946082487).
Urriaren 24a Liburutegien Eguna dela-eta antolatu ditu Bizkaiko Foru Liburutegiak bisita hauek.