Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien XIX. Lehiaketako sariak banatu dira

0

Maila teknikoagatik eta baliabideen kudeaketa jasangarria lortzera bideratutako ekoizpen-metodoengatik nabarmentzen diren ustiategiak aintzat hartzeko asmoz, uskadiko Abeltzaintzako Ustiategien XIX. Lehiaketako sariak banatu dira gaur.

Aurtengo edizioan, Euskal Autonomia Erkidegoaren alorrean saritutakoak hauek dira: CB Hernaiz (Karrantza), Bizkaiko ustiategia, esnetarako behi-aziendaren arloan; Hermanos Apodaca (Aloria), Arabako ustiategia, okelatarako behi-aziendaren arloan, eta Orotegi (Aia), Gipuzkoakoa, esnetarako ardi-aziendaren arloan.

Bizkaian, A.I. Aguirreburualde ETCk, Joseba Rekaldek eta Sabin Aranburuk sari hauek jaso dituzte, hurrenez hurren: esnetarako behi-azienda, okelatarako behi-azienda, esnetarako ardi-azienda, eta belar-bazkarik onena (azken biak Aranbururentzat izan dira). Araban, berriz, SAT Etxaldek saria jaso du esnetarako behi-aziendaren kategorian; Jabier Rodríguezek, okelatarako behi-aziendan; Ruiz de Zarate Cantal SC sozietateak esnetarako ardi-aziendan, eta Ricardo Garcíak, belar-bazkarik onenean. Azkenik, Gipuzkoan, sariak Ondazarte Gain SLren, Alberto Irastorza Apaolaza eta Irene Irastorza Iraola TCren, Baztarrika EZen eta Ramón Mugertzaren artean banatu dira, hurrenez hurren, esnetarako behi-azienda, okelatarako behi-azienda, esnetarako ardi-azienda, eta belar-bazkarik onenaren saria

Sariok — kategoriako 1.000 eurokoak— banatzeko ekitaldia Gernikako Lehen Astelehenarekin batera egin da, azokan beran, lehiaketa antolatzen duten lau erakundeetako ordezkariak bertan daudela. Ekitaldian, Bizkaiko Nekazaritzako zuzendari den Maite Peñacobaz gainera, Jorge Garbisu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako zuzendariak, Mikel Zugazagasti Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzuko buruak eta Patxi Lauzurica Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sustatzeko Zerbitzuko buruak parte hartu dute.

Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien Lehiaketak hasiera-hasieratik helburu izan du ustiategien modernizazio teknologikoari laguntzea nekazaritzako lehiaketen bidez; izan ere, lehiaketa horiek sektoreari bultzada emateko eta hura ezagutarazteko tresna egokiak dira. Eta zeregin horretarako EAEko Belarraren Siloratze Lehiaketa izan zuen aurrekari; lehiaketa horren helburua zen abeltzaintzako ustiategietan kontsumitzen den bazkaren kalitatea hobetzea eta beste irizpide batzuk (dietan izandako partaidetza, instalazioen egokitzapena edo ganaduaren erabilera, besteak beste). 2000. urtean, baina, oraingo lehiaketak ordeztu zuen.