PRUEBA
Gaurtik igandera arte Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko azterketa bereziak egingo ditu.
Pneumatikoen egoerari eta higadura-mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimen honen helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.
Bilboko Udaltzaingoko Segurtasun eta Laguntza Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira.