“Jokatu arduraz, identifika nazazu” kanpainak txakurren ongizatearen aurreneko urratsa identifikazioa dela gogorarazi nahi du.
Horrez gain txakur-jabeei jakinarazi nahi zaie legez txakurrak identifikatuta eta erroldatuta eduki behar dituztela mikrotxiparekin, txakurra jaio edo eskuratu eta hilabeteko epearen barruan.
Txakurra maskotatzat edukitzeak haren elikadurari, higieneari eta ongizateari buruzko konpromisoa onartzen dugula esan nahi du baina ez hori bakarrik, baita legea betetzekoa ere, behar bezala identifikatuta edukitzekoa, alegia. Mikrotxipa txakurraren eta beraren erantzulearen identifikazioaren bermea da, hura galdu, lapurtu edo abandonatuz gero; eta, aldi berean, txakurraren osasun-kontrola hobeto egitea ahalbidetzen du.