Urriaren 13an Artxandako Funikularreko II. Igoera ospatuko da

0
PRUEBA

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Atletismo Federazioak berriz ere «Artxandako Funikularreko II. igoera» antolatu dute.

Funikularraren bidean gora igotzeko lasterketa lehenago ere antolatu izan zen, 2006an, hain zuzen, eta Udalak erabaki du aurten ere lasterketa hori antolatzea eta urteroko hitzordu bihurtzea, funikularra 1915eko urriaren 7an abian jarri zeneko urteurrena oroitzeagatik.

Aurten, lasterketa, urriaren 13an egingo da, domekan: Artxandako Funikularraren beheko geltokiko ataritik abiatuko da. Helmuga Artxandako funikularraren goiko geltokiaren kanpoaldeko plazan ezarri da. Lasterketa 11:05ean abiatuko da.

Lasterkariak zozketa bidez hautatuko dira izena eman eta baldintzak betetzen dituzten guztien artean (atletismoan, triatloian edo mendizaletasunean federatua izatea eta 18 urte beteta edukitzea). Lau kategoria izango ditu probak: Beteranoak, emakumezkoetan eta gizonezkoetan, eta absolutua, emakumezkoetan eta gizonezkoetan; gehienez ere 12 pertsona kategoriako, eta berrogeita zortzi parte hartzaile, guztira.

Proba egin bitartean, 11.05etik 11.30era, funikularrak ez du joan-etorririk egingo.