‘Adelina Méndez de la Torre. Maestra en Bilbao (1897-1937)’ liburua aurkeztu dute

0

Bilbao 700 Fundazioak ‘Adelina Méndez de la Torre. Maestra en Bilbao (1897-1937)’ liburuaaren aurkezpena egin du.

Bertan irakasle baten bizitza kontazten da. Sasoi hartako hezkuntzari eta, hortaz, gizarteari, egindako ekarpena ezinbestekoa izan zen.Bilbao 700 Fundazioak argitaratu du liburua Bilbogileak-Memoria de Bilbao bildumaren barruan.

Adelina Méndez de la Torre figura nabarmena izan zen Bilboko hezkuntzaren arloan XX. mendearen lehen urteetan. 1897an Bilbon finkatu zen eta gogor aritu zen lehen hezkuntza berritzen, arlo teorikoan eta praktikoan. Irakasle normalista modura zeukan prestakuntza sendoaz gain, atzerrian ere ikasi zuen eta bekak lortu zituen Italia, Suitza eta Frantziako irakaskuntza zentro ospetsuetan. Europako beste herrialde batzuetako esperientzia berritzaileenak ezagutu zituen eta Bilbora ekarri zituen Eskola Berriko ideia pedagogikoak, psikopedagogia zientifikoarenak, paidologiarenak eta higienismoarenak. Beste alde batetik, udalaren ekimenaren eta kudeaketaren garrantzia defendatu zuen eskolarekin lotutako gaietan.