Bilboko geltoki intermodalean sute-simulakro bat egingo da

0

Bilboko geltoki intermodal berriak suteen aurrean erantzuteko duen ahalmena frogatzeko bi simulakro egingo dira, urriaren 10ean eta 11n, 19:00etatik 23:00etara bitartean.

Test horiekin segurtasuneko eta kea erauzteko sistemak probatu nahi dira eta ziurtatu sute handi batean geltokia kez betetzeko behar den denbora nahikoa dela ebakuazio-plana osorik gauzatzeko. Bada, geltokia hutsik dagoela kea botako dute.

Simulazioak egiteko ke lehor eta kalterik egiten ez duena erabiliko da. Ke horrek ez du zikintzen eta ez du usainik baina baliteke inguruan ikusmina piztea geltokiko irteeretatik ateratzen ikustean. Horregatik, Udalak lasaitasuna helarazi nahi die Basurtuko eta uri osoko bizilagunei, egun bi horietan geltokian kea ikusi arren, normaltasunaren barruan dagoelako.