Itsasotik Herrira jaialdia astuburu honetan ospatuko da Zarautzen

0
PRUEBA

Urriak 11 eta 12an 20 ekimen baino gehiago eskainiko dira Zarautzen eskualdeko kultura-ondarean inguruan.

Eskaintza zabala izango da, diziplina anitzeko egitasmoz osatua (eskultura, artisautza, dantza, kultura-ondarea, musika, antzerkia…) eta guztiek izango dute, nabarmen, eskualdeko kutsua: batzuek, Urola Kostan urte luzez pilatutako iragan-tradizioei egingo diote keinu; beste batzuk, aldiz, gaur egungo proposamen berritzaileenekin batera, gerora begirako bide berri bat zabaltzeko asmoz eratu dira. Horietako proposamen eta ekoizpen ugari, gainera, Itsasotik Herrira jaialdirako propio sortutakoak dira. Ahalegin berezia ere egin da eskaintza herritar guztiengana bideratzeko. Eta doan izango dira haur, gazte nahiz helduei bideratutako ekimen guztiak.
Aurtengo edizioan bereziki landu nahi izan da etxeko txikienei bideratutako kultura eta sormen eskaintza. Ostiral eta larunbatean umeei bideratutako hainbat ekimen antolatu da. Batetik, etxeko txikienek bailarako kultura ondarea ahalik eta modu ludikoenean ezagutu dezaten. Bestetik, sormenari bide emateko, txikienen neurrira sortutako ikuskizun nahiz bizipen-esperientzia ugari izango da.