Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak euskal presentzia indartu du

0

Urriaren 17tik 27ra BADek-Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak 21. edizioa ospatuko du Bizkaiko hiriburuan.

Aurten, BADek euskal artisten eta konpainien, finkatuta daudenen eta euren lekua lortzen ari direnen, presentzia indartu du, eta horietako birekin ekoizpen lan propio bi estreinatuko ditu: Legaleon – T / Kolektibo Monstrenko eta Germán Jauregui & Antía Díaz. Jaialdiak erabateko 6 estreinaldi eskainiko ditu, baina ia programazio osoa lehen aldiz ikusi ahal izango da Euskadin, nazioarteko panoraman erreferente diren zenbait artistarekin Miguel Pereira, tg STAN belgiarrak edo Igor & Moreno, besteak beste.