Mugikortasun elektrikoa sustatzeko topaketa ospatu dute Bilbon

0

Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak antolatuta, gaur goizean mugikortasun elektrikoa sustatzeko topaketa bat egin dute bertako kontzesionarioekin batuz.

Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eman diote hasiera informazio-jardunaldi honi, eta erakunde bateko eta besteko teknikariek parte hartu dute. Jardunaldia Energiaren Euskal Erakundearen instalazioetan egin da.

Kontzesionarioak ordezkatuz etorri diren pertsonek aukera izan dute lehen eskutik ezagutzeko Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala, zeinaren helburua baita mugikortasun elektrikoa sustatzea balio-katea osatzen duten agente publiko eta pribatu guztiak koordinatuz, hartara Euskadirako mugikortasun jasangarriaren eredu bihurtzeko, lurraldearen garapen sozio-ekonomikoaren alde eginez eta aldi berean ezagutza sorraraziz.

Orobat, etorkizun hurbila analizatu da, bai eta Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak ezartzen dituen ildo estrategikoak ere, zeinean helburuetako bat baita herritarren bizi-kalitatea hobetzea ingurumenaren kalitatearen bitartez, eta, orobat urritzea zaratazko kutsaduraren, berotegi-efektua duten gasen isurketak eta energiaren kontsumoa, mugikortasun elektrikoa aliatu estrategikotzat hartuz.

Osagarri legez, lan-dinamika bat gauzatu da, elkarrekin ideia eta proiektu berriak sorrarazteko erakundeen esparruan edo topaketara agertu direnekiko elkarlanean.