Polizia Jardunaldi Tekniko inauguratu dute

0

Segurtasuneko sailburu den Estefanía Beltrán de Heredia izan da Polizia Jardunaldi Teknikoaren inaugurazioaren arduraduna.

Bertan BAIETZ prozesua, Delituaren Analisia Ertzaintzan argitalpena aurkeztu dute egileek, Ertzaintzako Xabier Landa komisarioak eta Mikel Egimendia delituaren analista kriminalak. Beltrán de Herediak azpimarratu duenez, berebiziko garrantzia du delituaren analisiak polizia-inteligentziaren oinarrizko elementu gisa segurtasun publikoaren estrategiarako eta taktikarako, argitalpenaren tituluan bertan adierazten den moduan.

Horrez gain, Inteligentzia Bulego Nagusiko buruak «Segurtasuna balio demokratiko gisa» hitzaldia eman duen Oscar Naranjo Trujillo aurkeztu du, Kolonbiako Polizia Nazionalaren zuzendari nagusi ohia, Kolonbiako Errepublikako presidenteorde ohia, Gatazka osterako, Giza Eskubideetako eta Segurtasuneko Errepublikako Presidentziako ministro kontseilaria eta Kolonbiako Gobernuaren izenean FARCekin ezarritako elkarrizketa-mahaiko negoziatzaile ahalguztiduna dena.