Xabi Alonsoren epaiketa hasi da, iruzur fiskalagatik

0
PRUEBA

Gaur goizean hasi da Xabi Alonso futbolari ohia eta egungo entrenatzailearen epaiketa Madrilgo Probintzia Auzitegian, 2010 eta 2012 bitartean Ogasun Publikoaren aurka ustez iruzur fiskalaga egitea leporatuta.

Fiskaltzak bost urteko espetxealdia eta lau milioi euroko isuna eskatu ditu Alonsorentzat.

Futbolariak esan du ez duela Fiskaltzarekin akordiorik lortu nahi, absolbitu egingo dutela uste baitu.

Futbolari ohiarekin batera, horren aholkularia eta kontseilari fiskala ere izango dira epailearen aurrean. Fiskaltzak zigor bera eskatu du bientzat. Gainera, 2.032.845 euro ordaintzeko eskatu du, Ogasun Publikoari ustez egindako kaltea ordaintzeko.