Bi adingaberi haxixa saltzeagatik gazte bat atxilotu dute Lezon

0
PRUEBA

Astearte arratsaldean 18 urteko gazte bat atxilotu zuten Lezon, 15 urteko neska bati eta mutil bati haxix-zati bana saltzea leporatuta.

Arratsaldeko bostak aldera gertatu zen herriko kirolgune baten inguruan. Herritarren babeserako ertzain-patruila batek bi adingabe ikusi zituen gazte bati dirua ematen eta horren truke substantzia sorgorgarri bat izan zitekeena hartzen.

Agenteek identifikatu egin zituzten hiru pertsonak, eta gazteak adingabeei haxixa saldu ziela egiaztatu zuten. Berez, ustezko saltzaileari egin zioten prebentziozko miaketan, patruilak hiru haxix-zati aurkitu zizkioten, guztira 141 gramo. Ertzainek, beraz, atxilotu egin zuten gaztea, droga-trafikoaren delitua leporatuta.