PRUEBA
Donostiako alkateak, Eneko Goiak, jakitera eman duenez, hemendik aurrera Urrezko Danborra hautatzeko prozesuan bi hobekuntza egin dira.
Lehen aldaketa azken aukeraketa egiteko bozketa-sistemari dagokio. Eta bozketa honetan parte hartuko duten finalistak hiru izango dira.
Bozeramaileen Batzordeak, halaber, adostu du, hiritarren bozketa prozesurako hautagaiak izendatzerako orduan, gehiengo zabal batek (Bozeramaileen Batzordearen 2/3 udalbatzaren ordezkaritza zainduz) hala ikusten badu, Urrezko danborra zuzenean eman ahal izango zaio hautagaitza horietako bati.
Beraz, azaroaren hasieran hasiko da 2020ko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesua, eta ohi den bezala, lehenengo pausoa izango da hiritarrek hautagaitzak aurkeztea.