Fiskalak bi urte eta erdira murriztu du Xabi Alonsorentzako kartzela-zigorraren eskaera

0

Xabu Alonso futbolari ohiarentzako kartzela-zigorraren eskaera bi urte eta erdira murriztu du fiskalak 2010eko, 2011ko eta 2012ko ekitaldietan, ustez Ogasunari iruzurra egin izatea leporatuta.

Kasu guztietan, Fiskaltzak hasieran eskatutakoaren erdia galdegin du azken txostenean; izan ere, kontuan izan du eragindako kaltearen erreparazioa.

Fiskaltzaren iritziz, Espainian zergak saihesteko helburuarekin, akusatuek elkarte hura Madeiran eratu zuten, Alonsok irudi-eskubideak oraindik Liverpoolen zegoela «itxuraz» laga zitzan; ondorengo urteotan, baina, Alonso dagoeneko Estatuan bizi zela (Madrilen), egiturari eutsi zioten, gutxienez 2012ra arte.

Fiskaltzaren ordezkariak eskaera hori bera egin du, Ivan Zaldua futbolari ohiaren zerga-aholkulariarentzat eta Ignasi Maestrerentza. Maestre, 2009an, Portugalgo Madeiran zegoen elkarte baten administratzailea zen, eta Xabi Alonsok, garai hartan, Liverpooleko jokalaria zela eta Real Madrileko futbolaria izateko eskaintza jaso zuela, elkarte horri laga zizkion irudi-eskubideak.