Bilboko Udala Gurutze Gorriaren Banderatxoaren Egunarekin bateratu da

0

Hirugarren Adinaren aldeko programak finantzatzen lagunduko duen dirua batzeko helburuarekin, Bilboko Udalak Bizkaiko Gurutze Gorriaren Banderatxoaren Eguneko ospakizunarekin bat egin du.

Ekitaldia Ernesto Erkoreka Plazako Udaletxerako sarreraren ondoan kokatu ohi den txosnan egin da, Víctor Gutiérrez Bizkaiko Gurutze Gorriko Presidentea eta zenbait boluntario tarteko zirela.

Urtero bezala, Bizkaiko Gurutze Gorriak, 300 boluntarioaren laguntzaz, 40 mahai finkatu ditu Bilbon, Barakaldon, Sestaon eta Portugaleten, hainbat establezimendu, hotel, ospitale, merkatu, banku eta supermerkaturen ondoan.

Era berean, urte hasieraz geroztik, Bizkaiko Gurutze Gorriak Hirugarren adineko 1.871 pertsona artatu ditu guztira (1.274 emakume eta 597 gizon), arreta guztiz indibidualizatua emateaz arduratzen diren teknikari talde zabalaren eta 620 boluntarioen arteko koordinazioari esker.

Zerikusia duten edukiak

Irudiak