Olga Tokarczuk idazle eta saiogile poloniarra Donostian izango da azaroaren 15ean, Literaktum jaialdia dela eta.
Tokarczuk Nobel sarien ehun urte luzeko historian izandako hamabosgarren emakume saritua bihurtu da gaur. Epaimahaiak «irudimen narratiboa» eta «pasio entziklopedikoa» txalotu ditu. Egilea ezaguna da bere herrialdean mugimendu ultraeskuindarren kontrako aktibismoagatik.
Psikologoa prestakuntzaz, nobelak, eszena-egokitzapenak, ipuin-liburuak eta hainbat poema-bilduma kaleratu ditu Tokarczuk-ek. 2019ko Literaktum jaialdiaren garai berean Los errantes (Anagrama) azken nobela plazaratuko da gaztelaniaz. Oraindik ez dago euskaraz idazle honen lanik.