Zirkus-Kolira eta Arriera izan dira Karrika plataformaren laugarren laguntza deialdiaren irabazleak

0

Aurtengo Karrika ekimenaren laguntza programaren irabazleak zirkuko teknikak eta kantua eta ahotsa uztartzen dituen Zirkus-Koliraren “Mikro” eta musika, dantza eta plastika uztartzen dituen Bilboko Arriera konpainiaren “Edén” izan dura.

Bi lanetan orijinaltasuna, gaiak, proposamena aurkezten duen taldearen ibilbidea eta proiektuaren bideragarritasuna baloratu dira.

Lan biek jasoko dute, Karrikani esker, ikuskizunaren ekoizpenerako ekarpen ekonomikoa, egonaldi artistikoak egiteko aukera, gai artistikoen inguruko kanpoko begirada, kudeaketa eta administrazio zereginetarako laguntza eta bazkideen mugako alde bietako jaialdietan emanaldiak. Egoitza artistikoei dagokienez, 3 sorkuntza denboraldi izango dira konpainia bakoitzeko eta azarotik martxora bitartean egingo dira.