Enpresen erantzunkidetasunari eta kontziliazioari buruzko jardunaldi berria antolatu du denBBOra Sareak

0

Bihar, asteartea, denBBora Sareak antolaturiko enpresen erantzunkidetasunari eta kontziliazioari buruzko jardunaldia egingo da EHU/UPVko Bizkaia Aretoan.

Topaketa, ‘Aldea markatzen duten enpresa erantzunkideak’ izenburupean, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak eta Nekane Alonso Santamaria Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotziak irekiko dute.

Horrez gain, Elisa Stinus Bru de Sala, Momentun LABeko zuzendariak, Paco Abril Morales Gironako Unibertsitateko doktore eta irakasleak eta Guedan, Excavaciones de Diego, Kulturbide, Metro Bilbao eta Mugarik Gabe erakundeek hartuko dute parte.

Lehenengo hitzaldia, «Denboraren erabilerak eta antolaketa-eredu berriak: aurrerapenak eta uztartze-politiken erronkak herrialde eskandinaviarretan» izenburupean, aipatutako Elisa Stinus Bruk emango du; MOMENTUM LABen sortzaile eta zuzendaria eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Politika Publikoetan eta Gizarte Eraldaketetan doktorea da.

«Maskulinitate toxikoaren eredua zalantzan jartzea ahalbidetzen duten enpresa erantzunkideak»  izango da Paco Abril Moralesen hitzaldiaren izenburua; Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean doktorea da, baita Gironako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultatean Soziologian lizentziaduna eta irakaslea ere.

Bi ponentziak Guedan Servicios Deportivos enpresako ordezkariren batek moderatuko ditu. Ondoren, solasaldiaren eta kafe-etenaldiaren ondoren, denBBOra Sareko enpresekin mahai-inguru bat egingo da, pertsonen erantzunkidetasun- eta zentralitate-estrategiarekin, lankideengan eta langileengan izandako gizarte-aldaketaren emaitzak emateko: Excavaciones de Diego, Kulturbide, Metro Bilbao eta Mugarik Gabe. Kasu honetan mahai-ingurua Bizitegiko kide batek moderatuko du.