‘Un Bilbao de cuentos’ liburua aurkeztu da bihar

0

Bidebarrieta Kulturguneak bihar “Un Bilbao de cuentos” liburuaren aurkezpen ekitaldia hartuko du.

Liburua, Seve Callejak bildu dituen Hiriari buruzko zenbait testuren aukeraketak eta Juan Carlos Eguillorren irudiek osatzen dute. Seve Callejak eta Beñat Arginzoniz editoreak parte hartuko duten ekitaldia 19:30ean hasiko da –sarrera librearekin, leku guztiak bete arte–, eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak aurkeztuko du.

“Un Bilbao de cuentos” Bilboko hiriari buruzko antologia da, bertako kaleetan bizi izan diren eta horietan atzera eta aurrera ibili diren atzoko eta gaurko egileek kontatutako istorioen eta kontakizunen bitartez, bere estilo bereziarekin Hiriaren erretratua egiten jakin zuen Juan Carlos Eguillorren (Donostia 1947 – Madril 2011) irudiekin. Seve Callejak liburuki honetarako bildu dituen testuen egileak hauek dira: Antonio de Trueba, Miguel de Unamuno, Juan Arzadun, Emiliano de Arriaga, Juan Antonio de Zunzunegui, Perico Smith, Vicente Blasco Ibañez, Luis de Castresana, José Fernández Urbina, Esther Zorrozua, Fernando Palazuelos, Alex Oviedo eta Seve Calleja bera, besteak beste.