Familiek haurrekin gozatzeko 29 tailer antolatu dituzte Bilbon

0

Datorren azaroan, abenduan eta urtarrilean Bilboko familiek umeekin 29 tailerretan parte hartzeko aukera izango dute.

Udalak belaunaldi arteko jolaserako, kulturarako eta aisialdirako gune bat eskaini nahi die familiei, familian egitekoak diren esperientziak eta kalitatezko denbora elkarrekin igarotzeko modua eskainiz, ugariki. Adingabe bakoitzak familiako heldu bat eroan ahal izango du laguntzaile.

Jarduerok gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da plaza eskatzea, gaur urriaren 15etik hasi (09:00etatik aurrera) eta urriaren 17ra arte, esteka honen bitartez edo 010 (944 010 010) telefonora deituz. Ondoren, urriaren 21ean, zozketa egingo da, eta plaza lortu duten familiei jakinarazi egingo zaie, jarduera egin aurreko eguaztenean.

Tailer horiek urriaren 26an (zapatuan), azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30ean eta abenduaren 14an egingo dira. Gabonetan, ordea, abenduaren 23an eta 30ean eta urtarrilaren 2an egingo dira. Goizean edo arratsaldean izango dira.

Tailer gehienak hizkuntza bietan eskainiko diren arren, euskara izango da komunikazio hizkuntza nagusia, eta asmoa izango da euskararen erabilera sustatzea familia-aisialdiko uneetan, ikastetxeetatik kanpo ere.

Abandoko Udaltegian (Elkano 20 eta 22, etxabea) eta Basurtuko Udaltegian (Zankoeta), egingo dira tailerrak. Horrez gain, Basurtoko ikastetxea ere izango da horietako batzuen egoitza.

Tailerrak, berez, 2 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dauzkaten familientzat dira (hau da, 2007a eta 2017a artean jaiotakoentzat), eta jarduera aukera zabala izango dute, guztiak familiako aisialdian gozatzeko. Tailerrek ordu erdi (2 urte baino gutxiagokoentzat direnak eta 3 urtekoentzako direnetako batzuk) eta 2 ordu eta erdi bitartean iraungo dute.