PRUEBA
Gaur goizean gizon bat hil da Alegian gertaturiko zirkulazio-istripu baten ondorioz.
Ezbeharra gaur, asteartea, goizaldeko bostak aldera gertatu da N-1 errepidean, Donostiarako noranzkoan, Ikaztegieta eta Alegia artean. Istripua hiru autok, Volkswagen Golf batek, Peugeot 308 batek eta Ford Focus batek izan dute; azken hori errepidetik atera da oraindik argitu ez den arrazoiren batengatik. Gidaria hil egin da lesioen ondorioz, eta bertara hurbildu den medikuak egiaztatu besterik ezin izan du egin.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxita geratu da Donostiarako noranzkoan, eta Ertzaintzak errepide zaharretik, N-1- zaharretik, desbideratu du zirkulazioa.