Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren azken fasea bihar hasiko da

0

Bihar, urriak 17, hasiko da Bilborock aretoan Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 31. edizioren azken fasea.

Edizio honetan aukeratutako 32 taldeetatik 9 finalista atera dira, 3 kategoria bakoitzeko.  Horrela, bada, hiru egunetan, egun bat kategoria bakoitzeko, Bilborock aretoan izango dira 2019ko edizioko azken kontzertuak, 20:00etan hasita. Sarrera doan, aretoa bete arte.

Sailkapen fasea irailaren 12an hasi zen eta urriaren 4an bukatu zen, eta 1300 pertsona inguruk ikusi dute lehiaketako kontzerturen bat. Ikusleek emanaldien kalitatea eta lehiaketan izandako askotariko estiloak azpimarratu dituzte.

Lehiaketaren lehenengo aukeratze-fasean parte hartu duten taldeak Euskadikoak, Nafarroakoak, Madrilgoak, Valentziakoak edo Kataluniakoak izan dira, besteak beste. Gainera, Frantzia eta Portugalgo taldeak ere etorri dira.

Taldeen azken aukeraketa egiteko, kontuan hartu da epaimahai profesional baten balorazioa eta ikusleen irizpena. Lehenengoan musikaren arloko 11 espezialista izan dira, bost Pop-Rock modalitatean eta hiruna Metal eta Urban kategorietan. Ikusleek, aldiz, botoa eman ahal izan dute sailkapeneko kontzertuen ondoren.