Bristolgo Festival of the Future City jaialdian izango da Bilboko Udala

0

Bilboko Udaleko Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen zinegotzia, Gotzone Sagardui, Bristolgo Festival of the Future City jaialdian izango da gaur.

Bertan, hirien etorkizunari buruzko eztabaida publikoa antolatuko da kulturak hiri-berroneratzean duen paperari buruzko esparruan. Ekitaldian, Sagardui zinegotziak hainbat ordezkarirekin partekatuko ditu espazioa eta bizipenak, honako hauetako ordezkariekin, besteak beste: Londreseko Victoria and Albert Museum, Ake Festival Lagos (Nigeria) eta Liverpoool Capital of Culture and Liverpool Culture Company.

Era berean, bilera eta bisita profesionalen programa bat beteko dute, non askotariko gaiak jorratuko diren, esaterako: hiri-berroneratzea, talentua, harremana unibertsitateekin edo NBEk sustatutako garapen jasangarrirako helburuak ezartzea.

Bi hiriek mantentzen dituzten trukerako ikasketa-bisiten programaren barruan antolatuko dira topaketak, eta, horien bitartez, uztailean Bristolgo erakunde-ordezkariak hurbildu ziren gure hiribildura. Bilbok eta Bristolek elkarrekin lan egiten duten askotariko hiri-gaietarako lankidetza sendotzeko, hala nola ekonomia- eta hiri-plangintzan, gobernantzan, mugikortasunean, etxebizitzan eta gazteekin zerikusia duten gaietan (unibertsitatea, enplegua eta talentua).