Donostiako 2017ko Berotegi Efektuko Gasen Udal Inbentarioa argitaratu dute

0
PRUEBA

Donostiako egoerari buruz eta horri aurre egiteko ezartzen ari diren neurriei buruzko informazioa dakar 2017ko Berotegi Efektuko Gasen Udal Inbentarioak.

Ekologiako zinegotzi Enrique Ramosek adierazi duenez, “inbentarioan jasotakoaren arabera, 2017an 857 kilotona CO2 isuri ziren Donostian, industriak isuritakoa kontuan hartu gabe. Horrek esan nahi du donostiar bakoitzak 4,6 tona sortu zituela urte horretan”.

Hain zuzen, Ramosek aurkeztu ditu Berotegi Efektuko Gasen Udal Inbentarioko datuak, eta, gogorarazi duenez, “hiriek oso zeregin garrantzitsua dute klima aldaketaren aurkako borrokan; izan ere, tokiko eskalan egiten dira planeta berotzea eragiten duten isuri asko. Duela hamarkada bat baino gehiago ari da Donostia planak diseinatzen eta ekintzak egiten, isuri horiek gutxitzeko eta klima aldaketak eragin ditzakeen inpaktuetara egokitzeko.