Gurasoen federazioek laguntza eskatu diote Eusko Jaurlaritzari gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzaren greba dela eta

0

Gurasoen elkarteek (FECAPP, BIDELAGUN, EIGEF, FEGUIAPA, UFEPA eta FAPACNE)  agiri baten bidez Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzaren grebaren harira bitartekari lana egiteko eskatu diote.

Agirian azaldu dutenez, gurasoek ez dituzte sindikatuen eskariak babesten «neurrigabeak direlako». Gainera, gatazka honetan «kaltetu bakarrak» euren seme-alabak direla esan dute, eskolei presioa egiteko ikasleak «bahitu eta txanpon truke gisa» erabiltzen ari baitira.

«Konstituzioak grebarako eskubidea jasotzen du, baita hezkuntzarako eskubidea ere», eta eskubide hori «urratzen ari dira». Horrenbestez, «gure seme-alaben hezkuntzarako eskubidea bermatzeko beharrezko neurri guztiak abian jartzeko» eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Bestalde, gurasoen elkarteek esan dute ez dutela ulertzen zergatik ezin duten ikastolek adostutako aurreakordioaren antzeko neurririk adostu.