Pentsiodunak Madrilera heldu dira

0

Madrilgo kaleetatik manifestazioa egin ondoren, milaka pentsiodun Diputatuen Kongresura iritsi dira, besteak beste 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea eta KPIaren araberako pentsioen balioa handitzea eskatuz.

Irailaren 23an abiatu ziren Bilbotik, eta oinez egin dute bidea. Egun berean, beste martxa bat Cadiztik atera zen, eta pentsiodunen bi zutabeak Madrilen batu dira.

Gainera, 115 autobus inguru heldu dira gaur Espainia osotik Madrilera, eta Rotatik zein Bilbotik oinez Espainiako hiriburura joandakoekin bildu dira.

Puerta del Solen elkarretaratzea egin ostean, Kongresurako bidea hartu dute «Gobernuan dagoena dagoela pentsio publikoak defenda ditzala» dioen pankarta baten atzean.

Horrela, Diputatuen Kongresuaren aurrean pentsio duinak aldarrikatzeko eta agintari politikoei «herritarren arazoak bere gain hartzeko» eskatu dute.