PRUEBA
Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroa, Ziur izenekoa, azaroaren 15ean inauguratuko da ofizialki, nahiz eta proiektua dagoeneko martxan egon.
Zentroa Donostiako Zuatzu enpresa-parkean dago, eta bost pertsonako lantaldea eta talde juridikoa ditu. 250 metro koadroko espazioa du, bi lan-eremutan banatua; bata, trebakuntza eta sentsibilizaziora bideratutako jarduerak egiteko, eta, bestea, zibersegurtasuneko ezagutzak esperimentatu eta sortzeko, behatoki eta laborategi baten bidez.