Larunbat honetan, urriaren 19a, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Donostiako Udaletxea arrosa kolorez argiztatuko da, bai bihar, ostirala, baita etzi ere.
Horrenbestez, Donostiako Udalak bat egingo du egun horretan hainbat eragilek eta elkartek egingo dituzten jarduerekin.
Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.