Bularreko minbiziaren biziraupen-tasa %86ra igo da

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak, Gizarte Politikako foru diputatu Maite Peñak eta Katxalin elkarteko lehendakari Txaro Beobidek atzo aurkeztu zuten kanpaina, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna zela eta.

Ekitaldian, Murgak Euskadiko Minbiziaren Erregistroan bularreko minbiziak jotako pertsonen biziraupen-tasei buruz hitz egin zuen. Horien arabera, “2000-2004 aldian %83,4tik %86ra igo da 2010-2012 aldian”.

Halaber, diagnostikoaren bost urteren buruan biziraupena hobetu egin dela nabarmendu du adin-talde guztietan. 50 urtetik beherako emakumeen artean, 2000-2004 aldian %88,7 izatetik 2010-2012 aldian %91,9 izatera igaro da, eta 50 eta 69 urte bitarteko emakumeen artean %89,1 izatetik %92,7 izatera igaro da.