Hasi da Film Sozialak zinema ikusezinaren XI. Nazioarteko Jaialdia

0

Kultura, Communication y Desarrollo KCD GGKEak antolaturiko Film Sozialak zinema ikusezinaren XI. Nazioarteko Jaialdia gaur hasi da, izaera nabarmenki feministarekin. 

Aurtengo ediziorako hautatutako 74 lanen ia erdia emakumeek zuzenduak dira, edo emakumeek gizonezkoekin batera zuzenduak.

Lehiaketa, Ikus-entzunezko kritiko eta konprometituaren erreferentea, urriaren 24tik aurrera ospatuko da Azkuna Zentroko Golem aretoetan, nahiz eta programan aldez aurreko nahiz aldi bereko emanaldiak ere izango diren, beste hainbat egoitzatan. Kubako mugimendu feministaren jatorria, Amazoniaren desagertzea, genero-dibertsitatea edo indarkeria matxista dira XI. edizio honetako gai nabarmenenetako batzuk.

Hamar urte baino gehiago eman osten garapen jasangarria, giza eskubideak, genero berdintasuna eta kulturartekotasuna defendatzen, finkatzen ari da Film Sozialak zinema ikusezinezkoaren nazioarteko jaialdia zinema engaiatuaren erreferente gisa. Horren seinale da nola hazi den lehiaketarako jaso diren obren kopurua, 1.300 izango baitira, iaz baino % 53 gehiago.

Azkenik, edizio honetarako hautatutako lanak 74 izan dira, eta, horietatik % 46 emakumeek zuzenduak dira, edo emakumeek gizonekin batera zuzenduak, eta haietako bat gizaki ez-bitar batek zuzendu du. Guztira, 35 zinemagile, gizon eta emakume, etorriko dira jaialdira Errusiatik, Kubatik, Madagaskarretik, Pakistanetik, Bulgariatik, Senegaldik eta Tunisiatik, besteak beste, eta Euskadiko ordezkari asko ere bai.