Primarkek bi kosmetiko sorta erretiratu ditu mikrobiologikoki kutsatuta daudelako

0
PRUEBA

Espainiako Osasun Ministerioaren mendeko AEMPS agentziak jakinarazi duenez, Primarkek ‘PS Prep & Perfect Watermelon Primer Water’ eta ‘PS Prep & Perfect Primer Water Charcoal’ kosmetiko sortak sortak erretiratu dituztela mikrobiologikoki kutsatuta daudelako.

Dirudienez, erretiratutako produktuek lesioren bat duen azalarekin edo begiekin kontaktuan jarriz gero narritatzen edo infekzioak sortzen dituelako, bereziki inmunitate-sistema ahula dutenen artean.

AEMPSk kontsumitzaileei aholkatu die ez erabiltzeko produktu horiek etxean badituzte, eta Primarkera eramateko dirua itzul diezaieten.

Produktuak 2019ko otsailaren 11tik abuztuaren 30era egon dira salgai marka horretako dendetan.