Atzo gauean Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen okupa familiak alde egin zuen bertatik hainbat herritarrek eginiko presioa dela eta.
Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean.
Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen.
Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen.