Eguzkik Beasainen Oria zabortegi bihurtuta dagoela salatu du

0

Eguzki talde ekologistak, Beasaingo Joxe Martin Arana kaletik ibai ertzera jaitsita ikus daitezkeen irudiak erakutsiz, «zabortegi bihurtuta» dagoela salatu du.

Talde honen ustez, «Udalak lehenbailehen garbitzeari ekin behar dio. Ahal dela, Foru Aldundiarekin edo Ura agentziarekin elkar hartuta, baina Udalak ekin behar dio. Ez du balio pilota elkarri pasatzen ibiltzea».

Izan ere, ur handiak etorriko dira, bestela, eta irudietan ikusten diren zabor horiek guztiek berandu baino lehen itsasoan bukatuko dutela azpimarratu du Eguzkik.