Euskal filmek Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea inauguratu eta itxiko dute

0

Galder Gaztelu-Urrutia zuzendari bilbotarraren ‘El hoyo’ filmak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astea inauguratuko du. Bestalde, lehiaketatik kanpo itxiko du Aritz Moreno donostiarraren ‘Trenez bidaiatzearen abantailak’ filma.

Aurten, zinemako hitzorduaren sail ofizialak 24 film luze eskainiko ditu. Nazioarteko film laburren atalari dagokionez, dozena bat lan lehiatuko dira. Fernando Iwasaki idazleak, Itziar Castro aktoreak eta Elisa McCausland kazetariak baloratuko dituzte. Bestalde, ikusleak arduratuko dira film luze onenaren saria eta Espainiako film labur onenaren saria (zortzi film) bozkatzeaz.