Hirugarren hiruhilekoan EAEko langabezia tasa %9,2koa izan da

0
PRUEBA

Eustaten azken datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko langabezia tasa %9,2ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan

Horrenbestez, 97.100 langabe zenbatu dituzte EAEn, hiru hilabete lehenago baino 3.200 gutxiago.

Jaitsiera nabarmenena emakumeen artean izan da. Emakume okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 2.600 gutxiago izan dira, eta gizonak, aldiz, 400 gutxiago. Guztira, 49.800 emakume eta 47.000 gizonezko daude langabe.

EAEko lan-merkatuaren 2019ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, 955.100 okupatu genituen, hiru hilabete lehenago baino 7.200 gehiago.