Lau gazte atxilotu dituzte telefono bat lapurtzeagatik Bilbon

0
PRUEBA

Asteazkenean hiru gazte eta adingabe bat atxilotu zituzten ertzainek Bilbon indarkeraia erabiliz telefono mugikor bat osteagatik.

Salaketaren arabera, gaueko bederatziak aldera hiru mutil eta neska bat oinezko bati hurbildu zitzaizkion liskar eginez Bilbo Zaharra auzoan. Indarra erabiliz, eta ukabilkadak eta ostikoak emanez, oinezkoari telefono mugikorra eta praka-poltsikoan zeramatzan giltzak kendu zizkioten. Erasotuaren seme adingabeak aita babestu nahi izan zuen, baina bera ere jo egin zuten. Inguruan zaintza-lanetan ari zen patruila bati gertatutakoa ikusi zuten hainbat bizilagunek eman zioten erasoaren berri. Esandako lekura iritsi zirenean, agenteek bi aldeak identifikatu zituzten eta lekukotzak entzun zituzten, eta erasotzaileak, 18, 19 eta 22 urteko hiru gizonezko eta 16 urteko neska adingabe bat, atxilotu egin zituzten. Lapurtutako objektuak aparkatutako ibilgailuen artean ezkutatuta aurkitu zituzten, eta biktimari itzuli zizkioten.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta.  Neska adingabea Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuen esku jarri zuten, eta hiru gizonezkoak, berriz, datozen orduotan eramango dituzte epailearengana.