Ertzaintza atzo, igandea, arratsaldeko zazpiak aldera GI-627 errepidean Aretxabaletako saihesbidean gertatu zen zirkulazio-istripuaren lekukoen bila ari da gertatutakoa agirtzeko.
Bi autoren arteko istripuaren ondorioz Azkoitiako 64 urteko gizon bat hil zen.
Zoritxarreko istripua atzo, igandea, arratsaldeko zazpiak inguruan gertatu zen GI-627 errepidean, Aretxabaletako saihesbidean, Seat Córdoba eta Ford Transit baten artean. Lehenengo autoaren gidaria auto barruan harrapatuta geratu zen, eta atera zutenean bertara hurbildu zen medikuak bere heriotza ziurtatu baino ezin izan zuen egin. Beste lau pertsona zaurituta geratu ziren istripuaren ondorioz, eta Arrasateko ospitalera eta Gasteizko Txagorritxura eraman zituzten.
Istripuaren arrazoiak argitzeko, Ertzaintzak gertatutakoa ikusi ahal izan zuten pertsonen laguntza eskatzen du. Lekukoak Gipuzkoako Trafiko Unitateko Atestatuen Atalarekin harremanetan jar daitezke honako telefono-zenbakiaren bidez: 943 – 53 91 25