Ertzaintzak Aretxabaletako istripu hilgarriaren lekukoak eskatu ditu

0

Ertzaintzak laguntza eskatu die atzo, igandea, arratsaldeko zazpietan, GI-627 errepidean, Aretxabaletako saihesbidean, izandako zirkulazio-istripu baten lekuko izan daitezkeenei. Ezbeharrean bi auto sartu ziren, eta bi gidarietako bat hil zen. 64 urteko gizonezkoa zen, Azkoitikoa.

Istripu tragikoa atzo, igandea, arratsaldeko zazpietan izan zen, GI-627 errepidean, Aretxabaletako saihesbidean. Seat Córdoba eta Ford Transit izan ziren tartean. Lehen turismoko gidaria barruan harrapatuta geratu zen, eta, hara joandako medikuak haren heriotza berretsi zuen. Beste lau pertsona zauritu ziren istripuan, eta Gasteizko Arrasate eta Txagorritxu ospitaletara eraman zituzten, hurrenez hurren.

Istripuaren nondik norakoak argitzeko, Ertzaintzak gertaeraren lekuko izan diren pertsonen laguntza eskatzen du. Gipuzkoako Trafiko Unitateko Atestatuen Atalarekin harremanetan jar zaitezke, telefono honen bidez: 943 – 53 91 25